Kluba

Klubeko datu guztiak
Nortzuk gara?

STILO KIROL KLUBA Bilboko emakumezkoen areto futbol kluba da. Bizkaiko bakarra non emakumeek zuzendaritza taldeko kargu guztiak aktiboki betetzen dituzten, kirol erakundeetan eman ohi den eskema apurtuz, goi karguetan gizonezkoak egoten baitira gehienetan. Klub parte-hartzailea da, zuzendaritza taldean klubeko estamentu guztiek baitaukate ordezkaritza (teknikoak, jokalariak eta jokalari ohiak).

Stilo Berrio

Stilo Kirol Klubak 8 urte daramatza goi mailako areto futbolean jokatzen, honek ez du sahiestu denbora honetan jokatzeko irrika zuten neska guztiak onartzea, bere kalitate tekniko-taktikoa edozein izanda, aukera ezberdinak eskainiz dauzkagun hiru talderekin.
Gainera baloreetan oinarritutako kirolean sinisten du (berdintasuna, konpromezua, kulturartekotasuna...).

Instalazioak

Polideportivo La Peña - Segunda división

Polideportivo Rekalde - Liga Territorial

Helburuak
  • Emakumezkoen kirola bultzatzea, elitezkoa zein amateurra.
  • Kirolaren eta aisiaren bidez osasun fisikoa eta mentala zaintzea.
  • Kirol munduko alor guztietan emakumearen parte hartzea handitzea.
  • Emakumeak, gehienetan gizonezkoek betetzen dituzten zereginetan sartzen joatea.
  • Kirola, balio hezkuntzaren ikuspegitik bultzatzea (errespetua, superazioa, kidetasuna, talde lana, erregularitatea eta konpromezua).
  • Kirola eta aisiaren bidez balio hezkuntza bultzatzeko prest legokeen edozein elkarteri laguntzea.
  • Kategoria ezberdinetan ahalik eta emaitza hoberenak lortzea.
  • Emakumezkoen areto futbolean klub erreferentea bilakatzea, eta urteak aurrera joan ahala indartzen joatea, bai kirol mailagaiik zein partaide kopuruagaitik.