Stilo Berrio ala berdintasuna kirolean

Stilo Berrio ala berdintasuna kirolean

Stilo Berrio ala berdintasuna kirolean

 

Soilik emakumeek kudeatzen zuten kluba eta soilik emakumeei zuzendutako kirol jarduera eskaintzen zuena. Bidea luzea izan da ordudanik hona, Juan de la Cosa kaleko “Bar Fuentes”-en lehen bilera horretatik hona, hamar urte pasa dira. Hamar urte, emakume talde horrek gizonezko kirol agintarien aurrean ahots propioa izatea erabaki zuenetik, beraien hirian erreferente izateko modu bakarra hau zela ustez.
Bidean kirol eta diru zailtasun handiak gainditu behar izan ditugu. Hasteko, futbolarentzako sortuak diren arau federatiboak, emakumeen Areto Futbolaren berezitasunak kontutan hartzen ez dituena eta emakumeen klubak beharrean emakume taldeak dituzten gizonezkoen klubak babesten dituena. Athleticeko boomari ere aurre egin behar izan genion, nahiz eta Athletiken tratua beti primerakoa izan den. Ondoren, ekonomikoki indartsuak diren Bizkaiko eta Euskadiko kluben aldetik absortzio eta jokalarien fitxatze saiakera etorri zen, klub hauen emakumezkoen kirolarekiko inplikazioa, erreala baino zirkunstantzialagoa izanik. Aurreko legislaturan udalean egondako ezaxolakeria politikoa eta biziraupen soilerako aurrekontuak koadratzeko zailtasunak ere, izan ere gure klubeko partaide guztiak boluntarioak dira, muga handia izan dira gure kluba aurrera eramateko orduan.
Hala ere, onartu beharra dago, bideak merezi izan duela. Lorpen aipagarrien artean, elitezko kategoria batean finkatu garela dago, Euskadiko txapelketa irabaztera iritsiz. Honen balioa bikoiztu egiten da, gure harrobiari ematen diogun garrantzia kontutan hartzen badugu, urtero jokalariren bat goragoko kategoriara igoz, behe beheko kategorietatik ere (aurten talde kadetea izan dugu gure artean, aurretik alebin-infantila izan genuen).
Azpimarratzekoa da Kirol Aunitz elkartearekin daukagun lankidetza, kirola tresna bezala erabiliz, integrazioa bilatzen duen elkartea. Elkarlan honek gure jokalariak bizitzako kirolaz kanpoko beste arlo batzuetan ere formatzeko aukera ematen digu. Denborarekin, kultura ezberdinen ezagutza gure eguneroko jardueran presente dagoen gaia da.
Horrela, gure kluba gure lurraldean sortu den arren, bertan bizi diren eta emakumeen kirolaren errealitatea ezagutu nahi duten guztiei ateak zabaltzen dizkio. Gure izaerarekin bat datozen jardueretan parte hartzen dugu, Bbk mundialitoa, korrika, emakumezkoentzako txapelketak, kausa solidarioen alde egiten dugu, hau guztia gero eta gusturago sentiarazten gaituzten bi auzotan zentratuta; Santutxu eta Abusu. 
Bide guzti honetarako ezinbestekoa izan da instituzio ezberdinen, Berrio Otxoa ikastetxearen, Txurdinaga eskolaren eta hamar urte hauetan gure klubetik pasatu diren pertsona guztien laguntza. Lehenengoko presidentatik hasita gaur egungora. Jokalariak, teknikariak eta guri buruzko oroitzapen positiboren bat duen orori, mila esker, eta gogoratu, klub umil eta apala izan arren, oztopo guztien gainetik… hemen jarraitzen dugula!
Eskerrik asko denoi eta Aupa Stilo Berrio!