Santutxuko jaietako futbol areto txapelketa

Santutxuko jaietako futbol areto txapelketa

Urtero bezala, aurten ere Stilo-k Santutxuko jaietan jolasten den emakumezkoen kanpoko areto futbol txapelketa antolatuko du.

Santutxuko jaietako emakumezkoen kanpoko areto futbol txapelketa: uztailaren 20an jokatuko da, 16:00etan hasita. Lekuari dagokionez, Briñas eskolako jolastokian izango da (Basarrateko metro geltokian).

Gehienez 8 talde, izen-emate ordenaren arabera hautatuak.

Talderik ez izatekotan, bat bilatzen saiatuko gara jokatzeko aukera izan dezazun.

Txapelketaren helburuak emakumezkoen kirola sustatzea eta jai-giroan ondo pasatzea izango dira (ondorioz, ez dago saririk edo garaikurrik).