Sexismoa Hondartza Eskubaloian

Emakumeen kirola ez da oso arrakastatsua jendartean. Talde eta klubek ahalegin haundiak egiten dituzte beraien ekintzak, garaipenak eta baita porrotak ere ahalik eta jende gehiagori ezagutzera emateko.

Baina lan honetan laguntza eman beharko luketenak, kasu honetan federazioak, bidean oztopoak jartzen aritzen badira, lehen erreza ez zen lana, zaila baino zailago bihurtzen da.

Eta hau da Hondartzako Eskubaloi jokalariei gertatutakoa, izan ere, beraien kirol jarduera hobetzeko egiten duten ahalegin guztia, beraien federazioak berak oztopatu du emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren guztiz aurka doan araua inposatuz (europakoak araua sortuz eta espainiakoak isuna jarriz). Neskei, mutilei ez bezala, lehiatzeko topa eta kuleroa erabiltzeko obligazioa ezarri diete, orain arte erabiltzen zuten kamiseta eta praka laburra debekatuz, jokalari batzuei, isuna ere jartzera iritsi direlarik.

Baina beraiek planto egin eta burrukaren parte bat irabazita daukate. Espainiako federakundeak atzera egin du jadanik.

Nola ulertarazi agintari agintzaile hauei, emakumeok ikusleek gure kirol jardueraz, jokoaren emozioaz, disfrutatzea nahi dugula eta hau ahalik eta modu erosoenean egin nahi dugula. Twitterren norbaitek ondo idatzi duen bezala, haragia nahi duena, joan dadila harategira!

Gure elkartasun eta errespetua adierazi nahi diegu Hondartza Eskubaloi jokalariei, zuen ideia eta sinismenen alde burrukatzeak izugarri haundi egiten zaituztelako.