EUSKAL KOPAK EMAKUMEZKOEN ARETO FUTBOL DENBORALDIA IREKITZEN DU

EUSKAL KOPAK EMAKUMEZKOEN ARETO FUTBOL DENBORALDIA IREKITZEN DU

Euskal Herriko areto futbolak ikasturtea gogotsu hasten du emakumezkoen sailean. Datorren larunbatean, irailak 6, Emakumezkoen Areto Futbolaren Euskal Kopa ospatzen da Bilbon, Stilo Kirol Klubak antolatua eta Bilbao Kirolak-en laguntzarekin.

Hitzordua Abusuko kiroldegian izango da, goizeko 10:00-etan hasita eta iluntzeko 20:00-ak arte. Lehiaketan, zazpi lurraldetako talde federatuek hartuko dute parte, lehen eta bigarren mailetan jokatzen dutenak, osora 6 talde bertaratuko dira: Iparraldeko Konbinatua, Gasteizko Konbinatua arabatik, Lacturale Orvina nafarroatik, Estanda Ordizia gipuzkoatik, eta bizkaiatik Bilbo CFS eta Stilo Kirol Kluba.

Sarrera dohanekoa da.

EGITARAUA: Irailak, 6 – Larunbata
GOIZA: hiruko txapelketak

10:00 - Hiruko txapelketa 1: Stilo KK, Estanda Ordizia, Gasteizko Konbinatua
12:00 - Argazki ofiziala talde guztiekin
12:15 - Hiruko txapelketa 2: Bilbo CFS, Lacturale Orvina, Iparraldeko Konbinatua

ARRATSALDEA: sailkapen partidak
16:00 - 5º eta 6º postuak
17:30 - 3º eta 4º postuak
19:00 - 1º eta 2º postuak
Sariak sailkapen partida bakoitzaren ondoren banatuko dira.
 

HARREMANETARAKO DATUAK:
stilokirol@gmail.com / Tlf: 626 220 162 (Ibon)
Facebook: Stilo Kirol Kluba / Twitter: Stilo Kirol Kluba @clubstilo #euskalkopafsf
Abusuko kiroldegia: Lekanda kalea 2, 48003 Bilbo - 944 16 27 17