Zazpi probintzietako jokalariak indartsu etorri dira Euskal Koparen lehenengo ediziora

Zazpi probintzietako jokalariak indartsu etorri dira Euskal Koparen lehenengo ediziora

Iruñeako Orbina izan zen irabazle emozioz beteriko finalean Ordiziari bost eta lau irabazita.

Egun haundia atzokoa Areto Futbola eta gure herria maite dutenentzat, izan ere, Abusuko kiroldegian, Emakumeen Areto Futbol Euskal Kopako lehen edizioa jokatu baitzen. Txapelketan Euskal Herriko talde ezberdinek parte hartu zuten. Orbina (Nafarroa), Garazi (Iparralde), Ordizia (Gipuzkoa), Stilo – Kirol konbinatua, Stilo A eta Bilbo espazio berean elkartu eta gure herriko kirolaren alde egin zuten.

Lehenengo norgehiagoka Ordizia eta Stilo Aren artekoa izan zen eta garaipena Gipuzkoarrena izan zen Maite Gonzalezek sartutako azkeneko minutuko golari esker. Ordiziarrek argi utzi zuen lehen mailara igotzea ondo merezita daukatela. Bigarren partidan gipuzkoarrak azkenengo momentuan gasteizeko taldearen ordez etorritako Stilo-kirol konbinatuarekin leihatu ziren,  (etorritako arabarrak Stilo Ataldearen barruan jokatu zuten azkenik) eta, oraingoan ere, gipuzkoarrek irabazi zuten Maitek eta Ane “euskal kapitainak” Stilo-Kirol konbinatuari sartutako golei esker. Triangularreko azkeneko partidan, pronostiko guztien aurka, Stilo-Kirol filialeko konbinatuak Stilo Ari irabazi zion bi eta bat (Maitek bi gol sartu zituen alde batetik eta Jessik bat bestetik)

Bigarren triangularrak Orbina finalera eraman zuen lehenengo zatian Lara eta Iruneren tantuei esker, Bilbori bi eta huts irabazita. Bilbotarrek partida ona egin arren ezin izan zieten Nafarrei aurre egin. Bigarren zatian, Txapelketako “aurpegi berriak”, Donibane Garazikoak, Kamisetan ikurrina eta guzti, dena ematera etorri ziren. Gol sorta ederra eraman zuten bueltan baina esperientzia berria eta polita ere bai. Lehenengo zatian Bilbok hamaika gol sartu zizkion  (golak Elena, Almu, Diana (2), Esti, Amaia (3) eta Jessik (3)). Bigarrenean Orbinak zazpi eta huts irabazi zion (golak Itsaso, Irune, Patricia, jessica, Maialen eta Aiorak (2)). Leandro, Nafarren Mr-ak filialeko jokalariei minutuak emateko aprobetxatu zuen egoera.

Eguerdiko piknikaren ostean, sailkapenerako partidak iritsi ziren. Stilo Ak zazpi eta zero irabazi zion Garaziko taldeariA eta honela bosgarren lekua lortu zuen. (golak Eztizen, Jess (3), Mallo, Aitziber eta Tamarak). Bilbok Stiloko filialari zenbat eta, 14 gol sartu zizkion atean eta honela, laugarren postua lortu zuen. Stilo-Kirolek, ohorearen gola sartzea behintzat lortu zuen, partida hamalau eta bat bukatuz.

Eta orduan, ikuskizuna, espektakuloa, hasi zen. Orbina eta Ordiziak kirol hau atsegin dugunoi opari polita ematea erabaki zuten. Azkeneko emaitza bost eta lau Orbinaren alde. Ordiziaren aldetik  Ane Izagirrek (2) eta Olik (2) sartu zituzten golak eta Orbinarenetik Lucia (2), Patricia (2) eta  Maialenek (1). Baina hau gutxienekoa izan zen. Onena, bertako ikusle guztiek disfrutatuko emozioz beteriko partida  izan zen. Azkeneko segundurarte izan zuen Ordiziak partida berdintzeko aukera baina azkenean erreinu zaharrekoek eraman zuten garaipena. Izugarria izan zen Ane Izagirre  (lehenengoz Euskal Selekziora iritsi zenean hain kritikatua eta gaur egun Euskal Herriko jokalari onenetakoa), Maite, Emi “Alemaniarra”, Patricia (Tineo eta Luarcako txapelketetan pitxitxi hainbat aldiz izandakoa),  Maialen (ia Iruñarra den jokalari bikaina) Ainara “Peke” eta euskal areto futbola estatuan erreferente bihurtu duten beste hainbat jokalari haundi ikustea. 

Mila esker etortzeagatik eta gora euskal kirolariak!