Munduko Emakumeak eta Kirola: Joko Arauak aldatuz

Munduko Emakumeak eta Kirola: Joko Arauak aldatuz

Laugarren aldiz, Kirol Aunitz elkarteak Munduko Emakumeak eta Kirola jardunaldiak antolatuko ditu. Bertan, hainbat kulturatako emakumeek hartuko dute parte, honela, emakumeen kirola eta kulturartekotasuna ekintza bakarrean uztartuz.

Jardunaldi hauek, abenduaren 27an izango dira El Fango kiroldegian, eta hainbat jardueratan parte hartzeko aukera egongo da, denak emakumeoi zuzenduta: alde batetik Futbol 7 txapelketa izango dugu; saskibaloian aritzeko aukera ere badago; Boleibolean ere parte hartu daiteke.

Txapelketa hauetaz gain gauza gehiago ere egongo dira: haurrentzako jarduerak, zumba masterklasa... besteak beste.

Jardunaldiak goizez izango dira, 9:30etatik 13etara, eta edozein emakumek eman dezake izena, noski!(plazak agortu arte).

Elkartu lagun talde bat eta animatu edozein ekintzatan parte hartzera!!!